Extremadurako fala | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Espainia |
Hiztunak | 6.000 (zenbatespena) |
Ofizialtasuna | Inon ez |
Eskualdea | Jalama ibarra (San Martín de Trevejo, Eljas, Valverde del Fresno) |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza ibero-erromantzeak Iberia Mendebaldeko hizkuntzak hizkuntza galiziar-portugesak | |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | fax |
Ethnologue | fax |
Glottolog | fala1241 |
Linguist List | fax |
IETF | fax |
Extremadurako fala, ezagunagoa fala gisa eta Extremadurako galiziera ere deitua, Cácereseko Jalamako ibarrean (Valle de Jálama gaztelaniaz edo Val de Xálima falaz) egiten den mintzaira da. Extremadurako hizkuntzen artean, bertakoa kontsideratu daitezkeen bien artean bat da hau, bestea extremadurera litzatekeelarik, hizkuntza desberdina.
Galiziera eta portugesaren —hizkuntza talde galaikoportugesaren— aldaera da, jatorri guztiz ezaguna ez daukana, eta gertaera historiko jakinek eragindakoa. Gertaera horien artean, Jalama ibarrera bultzatutako galiziar jatorriko migrazioa dago, nahiz eta autore guztiek ez duten bat egiten hipotesi horrekin.